Maricarmen Costoyari Elkarrizketa
Irakasle Funtzioa izena duen ikasgaian, duela bi aste banaka egiteko lan
bat bidali zuen Juan Abasolok. Lana, gure bokazioa
ezagutzeaz eta beste irakasle batenganako aholku batzuk hartzean oinarritzen zen. Hau lortzeko,
miresten dugun irakasle batekin elkarrizketa bat izan behar genuen.
Nik Maricarmen Costoya
izeneko irakasle bati egitea erabaki nuen. Klase partikularrak eman zizkidan irakaslea da. Bere lan egiteko modua
kritikatzen duten pertsona batzuk ezagutzen ditut,ezinezkoa da guztion
gustukoa izatea. Oso irakasle interesgarria dela uste dut, eta gainera
bere lanari erabat lotzen dela.
Maricarmen, nire auzoan
bizi da (Monte Caramelo-n, Bilbo),eta Ostegunean bere etxetik pasatu nintzen. Nire lanaren protagonista izatea proposatu nion. Berak,
txundituta, baietz esan zuen. Lanari buruz hitz egiten geundela, Ostiralean
auzoko kafetegian geratzeko egin genuen berba.
3.mailako umeekin egiten
du lan, Gizarte Zientziak arloan. Elkarrizketa aurrera zihoan
bitartean, datu bat ezta ere ez nuen galtzen, erantzun guztiak ziren nire
interesekoak.
Hezkuntza gaiaren inguruan zenbait galdera egin nizkion eta zehazki
erantzun zituen guztiak. Arreta handia ipini nuen esandako esaldi batean non
bere iritzia adierazten du hitz oso polit eta sakonekin: “Hezkuntza, etorkizuneko giltza eta mundua eraldatzeko tresna emankorra
izan daiteke”. Ados nago bere iritziarekin eta erantzun hau entzunda beste
galdera bat egin nion, etorkizunari begira. Orduan, LOMCEa sartu zuen
elkarrizketan eta eskubideei buruz hitz egiten hasi ginen, nire begiak pixka bat gehiago irekitzea lortu zuen.
Gero, irakasle
onari buruz egin genuen berba.
Oso pozik ipini nintzen horri buruz esan zituen gauza batzuekin, uste dudalako
eskaintzen zituen gauza batzuk irakasle on bat izateko nik banituela (umeekin
egiteko gogo bizia, pazientzia, bizipoza,ausardia) . Beste batzuk ez nituen, noski,
baina uste dut denborarekin lortuko ditudala (nik baino hobeagoak direnengan
ikasiz) . Honi buruz asko gustatu zitzaidan erantzun bat hau izan zen: “Ez dut uste ezberdina naizenik beste
batzuekin konparatuz,denok arreta handia, malgutasuna,denbora eta taldean lan
egiteko gogoa ipintzen dugu…”
Garatutako beste arlo inportante bat izan zen “Zergatik
irakaskuntza” izan zen bere erabakia . Maricarmenek dio betidanik ikusi duela bere burua
hezkuntza munduan, eta gaur egun ez duela ezer ez aldatu nahi. Eroso dago erabaki
zuen bidearekin umeekin gustura dagoelako eta bere pertsona garatzen lagundu
diolako hezkuntza munduan lan egiteak. Hamahiru urte daramatza irakaskuntzan,
eta eskoletan lan egiteaz aparte zenbait lan egin ditu (klase partikularrak
eman, bi ume txiki zaindu, GIZARTE-SEGURANTZA izeneko elkarte batean … ).
Denok plus bat eman
dezakegula hezkuntzan esan zidan Maricarmen (ikasleok, irakasleok, familiak … ),
eta ados nago berarekin, guztion artean hezkuntza hobetzea lor dezakegu. Bere motibazioa lanean hori da, jakitea egunero plus bat lor dezakeela
guztion artean lan egitea lortzen badu.
Hezkuntza emozionala ez
dela lantzen dio Maricarmen unibertsitatera ahilegatu baino lehen, eta oso arlo
inportantea dela uste du. Erantzun horrekin pentsatzea eragin dit eta egia da
hori inoiz ez dugula lantzen eta gure bizitzako parterik
inportanteenetakoa da.
Elkarrizketarekin
amaitzeko, euskarari buruz galdetu nion. Euskararen inportantziari eta
eboluzioari buruz zehazki. Josean Artzeren esaldi bat zeukan buruan, zeinean esaten zuen “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez
dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik”. Gogoan izateko esaldi bat
dela uste dut.
Honekin batera,
elkarrizketari buruzko iruzkina amitutzat emango dut. Oso atsegina izan da lan
hau egiteak.
TAMARA FERNANDEZ.
Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
ErantzunEzabatuPost hau ikusi dut.
Oharra:
Suk idatxitakoen hartean bat edobat nabarmendu beharkoba nu ez nuen jakingo sein bat baño geihago benetan hinterezgarriha eta ñabarmentxeko besalakoa eta bezte gausa batetagatik ere bai saila delako hortografia itxen eta ideien ordeña eta egitura saintsea hala es berdin ez duelako.
Benetan biak.
Egitekoa
Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).
Azalpena puntuka:
Hiru pausu dira:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
Akatzak zuzentzen saiatu naiz
EzabatuEgileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatu