hezkuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
hezkuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014/10/07

Maricarmeni elkarrizketa

Maricarmen Costoyari Elkarrizketa


Irakasle Funtzioa izena duen ikasgaian, duela bi aste banaka egiteko lan bat bidali zuen Juan Abasolok. Lana, gure bokazioa ezagutzeaz eta beste irakasle batenganako aholku batzuk hartzean oinarritzen zen. Hau lortzeko, miresten dugun irakasle batekin elkarrizketa bat izan behar genuen.

Nik Maricarmen Costoya izeneko irakasle bati egitea erabaki nuen. Klase partikularrak eman zizkidan irakaslea da. Bere lan egiteko modua kritikatzen duten pertsona batzuk ezagutzen ditut,ezinezkoa da guztion gustukoa izatea. Oso irakasle interesgarria dela uste dut, eta gainera bere lanari erabat lotzen dela.

Maricarmen, nire auzoan bizi da (Monte Caramelo-n, Bilbo),eta Ostegunean bere etxetik pasatu nintzen. Nire lanaren protagonista izatea proposatu nion. Berak, txundituta, baietz esan zuen. Lanari buruz hitz egiten geundela, Ostiralean auzoko kafetegian geratzeko egin genuen berba.

3.mailako umeekin egiten du lan, Gizarte Zientziak arloan. Elkarrizketa aurrera zihoan bitartean, datu bat ezta ere ez nuen galtzen, erantzun guztiak ziren nire interesekoak.
Hezkuntza gaiaren inguruan zenbait galdera egin nizkion eta zehazki erantzun zituen guztiak. Arreta handia ipini nuen esandako esaldi batean non bere iritzia adierazten du hitz oso polit eta sakonekin: “Hezkuntza, etorkizuneko giltza eta mundua eraldatzeko tresna emankorra izan daiteke”. Ados nago bere iritziarekin eta erantzun hau entzunda beste galdera bat egin nion, etorkizunari begira. Orduan, LOMCEa sartu zuen elkarrizketan eta eskubideei buruz hitz egiten hasi ginen, nire begiak pixka bat gehiago irekitzea lortu zuen.

Gero, irakasle onari  buruz egin genuen berba. Oso pozik ipini nintzen horri buruz esan zituen gauza batzuekin, uste dudalako eskaintzen zituen gauza batzuk irakasle on bat izateko nik banituela (umeekin egiteko gogo bizia, pazientzia, bizipoza,ausardia) . Beste batzuk ez nituen, noski, baina uste dut denborarekin lortuko ditudala (nik baino hobeagoak direnengan ikasiz) . Honi buruz asko gustatu zitzaidan erantzun bat hau izan zen: “Ez dut uste ezberdina naizenik beste batzuekin konparatuz,denok arreta handia, malgutasuna,denbora eta taldean lan egiteko gogoa ipintzen dugu…”

Garatutako  beste arlo inportante bat izan zen “Zergatik irakaskuntza” izan zen bere erabakia . Maricarmenek dio betidanik ikusi duela bere burua hezkuntza munduan, eta gaur egun ez duela ezer ez aldatu nahi. Eroso dago erabaki zuen bidearekin umeekin gustura dagoelako eta bere pertsona garatzen lagundu diolako hezkuntza munduan lan egiteak. Hamahiru urte daramatza irakaskuntzan, eta eskoletan lan egiteaz aparte zenbait lan egin ditu (klase partikularrak eman, bi ume txiki zaindu, GIZARTE-SEGURANTZA izeneko elkarte batean … ).

Denok plus bat eman dezakegula hezkuntzan esan zidan Maricarmen (ikasleok, irakasleok, familiak … ), eta ados nago berarekin, guztion artean hezkuntza hobetzea lor dezakegu. Bere motibazioa lanean hori da, jakitea egunero plus bat lor dezakeela guztion artean lan egitea lortzen badu.

Hezkuntza emozionala ez dela lantzen dio Maricarmen unibertsitatera ahilegatu baino lehen, eta oso arlo inportantea dela uste du. Erantzun horrekin pentsatzea eragin dit eta egia da hori inoiz ez dugula lantzen eta gure bizitzako parterik inportanteenetakoa da.



Elkarrizketarekin amaitzeko, euskarari buruz galdetu nion. Euskararen inportantziari eta eboluzioari buruz zehazki. Josean Artzeren esaldi bat zeukan buruan, zeinean esaten zuen “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik”. Gogoan izateko esaldi bat dela uste dut.


Honekin batera, elkarrizketari buruzko iruzkina amitutzat emango dut. Oso atsegina izan da lan hau egiteak.


TAMARA FERNANDEZ.

2014/10/06

Susanari Elkarrizketa


Duela bi aste Irakasle Funtzioaren irakasleak agindu zigun elkarrizketa bat egiteko irakasle on bati. Berehala gogoratu nintzen nire 6.mailako ingeles irakasleaz, ondoren DBHn ere ikasgai batzuk eman zizkigunak. Susana izena du. Hau egiteko nire ikastetxera deitu nuen berarekin harremanetan jartzeko eta arazorik gabe onartu zuen proposamena.

Nik ikasi nuen ikastetxean geratu ginen eta bilera aretora joan ginen elkarrizketa egitera. Ni ikusitakoan poztu zen lan hau egiteko beregan pentsatzeagatik. Lehenenik, elkarrizketa hau zertarako den azaldu nion eta gustora ekin genion lanari. Susanak kontatu zidan 21 urte daramatzala irakaskuntzan eta gero eta gehiago gustatzen zaiola. Berak Ingelesa Filologia ikasi zuen Deuston, betidanik ingelesa gustatu zitzaiolako eta argi zeukalako hori ikasi nahi zuela. Beraz, unibertzitateko 3.mailan ume batzuei klase partikularrak ematen hasi zen eta berehala konturatu zen gustuko zuena irakastea zela. Kontatzen zidanez, berak ikasitakoa umeei irakastea zuen helburu

Susanak ume txikiei irakasgai irakasteaz aparte, garrantzi handia ematen dizkie hezkuntzako balorei eta horregatik, hau irakasten ere saiatzen da.Gainera, positiboena umeak kurtsoa hasieratik amaiera nola hobetzen direna dela dio.

Jakina denez, lan guztiek dute bere alde ona eta alde txarra eta horri buruz galdetu nion. Bere erantzuna nahiko sinplea izan zen: irakaslea izatea lan polita da eta gustatzen bazaizu ez dauka alde txarrik, gertatzen dena da batzuetan nahazten direla eskolako urduritasunak eta etxeko arazoak. Horren ondorioz, urte bateko atsedenaldia eskatu zuen gogo gehiagorekin bueltatzeko. Irribarre handi batekin bueltatu zela esan zidan.

Mundu guztia dauka txikitako irakasle on baten oroitzapena eta nirea Susana da. Nire etorkizunean lagunduko zidan alholku bat eskatu nion eta berak esan zidan umeekin pazientzia handia eduki behar dela , denak ez direlako berdinak eta oso garrantzitsua dela umeek esaten dutena entzutea.

Gustora egon ginen elkarrizketa egiten eta oso adi egon naiz berari entzuten. oso interesgarria eta baliagarria iruditu zaidalako eta ziur nago etorkizunean bere alholkuak kontuan izango ditudala.


Janire Polo Herrero



2014/09/25

Familia eta Hezkuntza

                      

                                               







                                


Hezkuntzaren oina familia da. Haiekin pasa egiten dugu denbora gehiena eta haiekiko ohiturak kopiatu egiten ditugu txiki-txikitatik, beraz oso inportantea da jakitea nola irakatsi neska mutiloi txikiak direnean horrela kanpoan dituzten erlazioak nola eraman jakin dezaten eta bizitzari aurre egiteko.
Etxean gaudenean gurasoak zenbait balore erakusten dizkigute eta horiek, bizitza osoan zehar erabili egiten ditugu, geroxeago, eskolan bebai asko ikasten dugu bizitzagaz eta kulturagaz baina etxeran ahilegatzerakoan gurasoi kontatzen dizkiegu gauza guztiak, beraz beraiek baloratu egiten dituzte irakasleon irakasteko era egokia den ala ez eta haiek nahi duten hezkuntza mota den ala ez badakite,
Bideoan ikusi dezagun bezala,hiru hezkuntz jarduera ezberdin aurki ditzakegu : nagusikeriazkoa, permisiboa eta demokratikoa.
Hauetako bakoitzak gauza batzuk irakasten dizkio seme alabei bideoan azaltzen duten moduan. Arazoa badaukagu familia etxean denbora gutxiegi pasatzen duenean etxean, argazkian erakusten dudan bezala. Zenbait alde on eta alde txar euki ditzakegu familia inguruan baina argi dagoena da familia elkarrekin zenbait ordu egunero pasatzea hoberena dela euren garapenerako.
Guzti honekin azaldu nahi nuen hezkuntzaren inportantzia familian eta familiaren inportantzia hezkuntzan, hau da, haiekiko erlazio eta menpekotasuna bakoitza bestearengaz.



TAMARA FERNANDEZ VAZQUEZ.