2014/10/06

Susanari Elkarrizketa


Duela bi aste Irakasle Funtzioaren irakasleak agindu zigun elkarrizketa bat egiteko irakasle on bati. Berehala gogoratu nintzen nire 6.mailako ingeles irakasleaz, ondoren DBHn ere ikasgai batzuk eman zizkigunak. Susana izena du. Hau egiteko nire ikastetxera deitu nuen berarekin harremanetan jartzeko eta arazorik gabe onartu zuen proposamena.

Nik ikasi nuen ikastetxean geratu ginen eta bilera aretora joan ginen elkarrizketa egitera. Ni ikusitakoan poztu zen lan hau egiteko beregan pentsatzeagatik. Lehenenik, elkarrizketa hau zertarako den azaldu nion eta gustora ekin genion lanari. Susanak kontatu zidan 21 urte daramatzala irakaskuntzan eta gero eta gehiago gustatzen zaiola. Berak Ingelesa Filologia ikasi zuen Deuston, betidanik ingelesa gustatu zitzaiolako eta argi zeukalako hori ikasi nahi zuela. Beraz, unibertzitateko 3.mailan ume batzuei klase partikularrak ematen hasi zen eta berehala konturatu zen gustuko zuena irakastea zela. Kontatzen zidanez, berak ikasitakoa umeei irakastea zuen helburu

Susanak ume txikiei irakasgai irakasteaz aparte, garrantzi handia ematen dizkie hezkuntzako balorei eta horregatik, hau irakasten ere saiatzen da.Gainera, positiboena umeak kurtsoa hasieratik amaiera nola hobetzen direna dela dio.

Jakina denez, lan guztiek dute bere alde ona eta alde txarra eta horri buruz galdetu nion. Bere erantzuna nahiko sinplea izan zen: irakaslea izatea lan polita da eta gustatzen bazaizu ez dauka alde txarrik, gertatzen dena da batzuetan nahazten direla eskolako urduritasunak eta etxeko arazoak. Horren ondorioz, urte bateko atsedenaldia eskatu zuen gogo gehiagorekin bueltatzeko. Irribarre handi batekin bueltatu zela esan zidan.

Mundu guztia dauka txikitako irakasle on baten oroitzapena eta nirea Susana da. Nire etorkizunean lagunduko zidan alholku bat eskatu nion eta berak esan zidan umeekin pazientzia handia eduki behar dela , denak ez direlako berdinak eta oso garrantzitsua dela umeek esaten dutena entzutea.

Gustora egon ginen elkarrizketa egiten eta oso adi egon naiz berari entzuten. oso interesgarria eta baliagarria iruditu zaidalako eta ziur nago etorkizunean bere alholkuak kontuan izango ditudala.


Janire Polo Herrero



1 iruzkin:

  1. Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
    Post hau ikusi dut
    Oharra:
    Hala bedi!
    Irakasle ona egingo zaitu-eta

    ErantzunEzabatu