2014/10/07

Juleneri elkarrizketa



Orain dela bi aste irakasle funtzioa irakasgaian lan bat egiteko esan ziguten. Lan hori, gure irakasle izan zenari elkarrizketa bat egitean datza. Guk miresten dugun irakasle bat aukeratu behar genuen eta gainera bakoitzak espezializatu nahi zuen modalitatekoa bazen hobeto. Nik gorputz heziketan espezializatu nahi dut eta hori entzutean bi irakasle etorri zitzaizkidan burua, LH eta DBH -en eman zidaten irakasleak. Baina, azkenean multikirol eman zidan irakasleari egin diot elkarrizketa, Julen du izena. 

Julenek, Gernikan lan egiten du San Fidel ikastolan. Gorputz heziketako irakaslea da DBH -en. IVEF ikasi zuen eta hemezortzi urte daramatza klaseak ematen. Dena aprobatu eta aste batera Elorrioko Txintxirri ikastolatik deitu zioten bertan lan egiteko. Julen DBH -n klaseak emateko ideiarekin joan zen bertara, baina, heldu zenean esan zioten LH eta DBH -koei eman behar ziola klasea. Hori entzutean ez zuen bere burua sei urteko umeei klasea ematen ikusten. Ea irakasle aritu zen bere lehen egunaz gogoratzen zen galdetzean, esan zidan dena oso prestatuta eraman zuela. Ze ariketa egin, ariketa bakoitza egiteko behar zuen materiala, denbora... 

Klaseak ematean gauzarik eta politena umeengandik jasotzen den feedbacka da, egia da gorputz heziketan feedback hori jasotzea beste irakasgaietan baino errazagoa dela, jolastea denoi gustatzen baitzaigu. Garrantzitsua da irakaslea ikasleei heltzea eta lehiakortasun kutsu hori kentzea, jolasten gaudenean denok gaudelako gustura nagusia zein umea izan. Aukeratu duzun jolasa egokia bada eta ikaslearengana heltzeko modua aurkitu ezkero, eurak gozatzen ikustea nahiko da.

Gogobete asko ditu irakasle izateak, baina baita frustrazioak ere. Batzuetan gauza bat aurrera eraman nahi duzu eta ez zaizu ondo ateratzen, ez zara ikaslearengana nahi duzun moduan heltzen… Momentu gogorrak ere baditu gorputz hezkuntzako irakasle izateak, norbait lesionatzean adibidez. Gaur egun kirola ona dela denek diote baina ez du matematika, ingelesa.. haina garrantzi.
Julenek, egin dituen gauza denak ikusita, zenbait gauza ez lituzke aldatuko zeren gauzak txarto egiten dituzunean da gehien ikasten duzun unea. Adibidez jolas bat planteatzen duzu zuk uste duzuna egokia dela baina, ez da ondo ateratzen. Hau gertatzean ez duzu jolas hori gehiago planteatuko edo beste era batera egiten saiatuko zara. Porrotak ere irakatsi egiten dute.

Unibertsitatean kirol asko irakasten dute, entrenamenduen planifikazioak prestatzen… baina gauza honek egoera idealetan prestatzen irakasten dute. Hogei ikaslerik onenak, beharrezko material guztia, instalakuntza hoberenak.. Baina errealitatean ez da horrela, ez duzu beharrezko materiala, instalakuntzak ez dira hoberenak… Hori ekiditeko, material gabe egin ahal diren jolasen zerrenda izatea gomendatu zidan, "plan b" gisa, arazoren bat gertatzen den unean zer egin izateko. 

Irakasle ona izateko egiten duzuna gustatu behar zaizu ikasleak azkar ikusten bai dute irasleak egiten dabilenaz disfrutatzen baduen edo ez. Interesa jarri behar da klase bat ematean. Irakaslea ez da besteak baino adimentsuagoa. Saiatu behar dena, ikasleak klasera pozik etortzea eta klasetik pozik ateratzea eta hurrengo egunean pozik etortzea. Motibazioa mantendu behar da.

Hau izan da Julenekin izandako elkarrizketa. Oso gustura egon ginen biok hitz egiten. Berak emandako aholkuak etorkizunean erabilgarriak izango direla uste dut ni irakasle ona izatea lortzeko.


Andoni Gondra

1 iruzkin:

  1. Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
    Post hau ikusi dut.
    Oharra:
    Bene-benetan miresgarria?

    Egitekoa
    Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
    Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).

    Azalpena puntuka:
    Hiru pausu dira:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.

    ErantzunEzabatu