Andoni etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Andoni etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014/10/12

05.03_31A Andoni eta Janire


Ondo deskantsatzea nola lortu

 

 





Guk, Janire eta Andonik hainbat zailtasun izan ditugu gai bat aukeratzeko. Azkenean, egunak pentsatzen eta hitz egiten ibili eta gero, biok arazo berdina genuela konturatu ginen. Ez gara gai gauetan ondo lo egiteko eta behar den bezala deskantsatzeko. Nahiz eta nahi, lo egiteko momentuan, asko kostatzen zaigu logura hartzea eta batzutan gauan zehar esnatzen gara. Horren ondorioz, esnatzerakoan guztiz nekatuta gaude eta konturatzen gara ez garela deskantzatu eta ez gara gai klasean adi egoteko. Hori dela eta, hobeto lo egiteko eta deskantsatzeko zer gin behar dugun ikasi dugu.


Hori egiteko, zortzi pauta jarraitu behar dira:


-          Lehenengoa, logelan dauden argi guztiak itzaltzea da, dena ilun egotean lo hartzea erreza delako eta gure gorputzak hobeago deskantsatzen baitu.

-          Bigarrena, lotara joan baino ordu bat eta erdi lehenago afaltzean datza. Asko afaltzea ez da batere ona ezta gosearekin lokartzea ere, hau da, tripa beteta dagoenean gehiago kostatzen da lo egitea eta ez da ondo lo egiten.

-          Hirugarrena, lo gaudela, ez da komenigarria teknologia aparatuak hurbil izatea hauek burmuina asaldatzen baitute eta ez diote gorputzari guztiz deskantsatzen.Gainera, gaur egun denok daukagu smarphoneren bat, eta lo egin baino lehen pasatzen dugu hainbeste denbora horrekin jolasten.

-          Laugarrena, asko lo egitea ez da egokia deskantsurako. Gainera, lo asko egiten dutenek hilkortasun tasa handiagoa dute lo gutxiago egiten dutenek baino. Horretarako, egokiena 6 ordu ta erdi – 7 ordu ta erdi inguru lo egitea da.

-          Bostgarrena, ordutegiak dira. Hobeagoa da jarraian lo egitea eta ez zatika. Gainera, gauetan jaikitzea denbora galtze bat da, horrek esan nahi du, egunean zehar izan dugun estresa dugula pilatuta. Horretarako,  egitensaiatu behar duguna da, egunero ordu berdinean ohera joatea.

-          Seigarrena, kirola egitea ona da baina ez ohera sartu baino apur bat lehenago. Lokartu baino lehen, gomendagarria da lasaitze ariketak egitea, estresa kentzeko.Beraz, kirola egitea oso ona da nekatzeko eta horren ondorioz hobeto lo egiteko.

-          Zazpigarrena, koltxoiaren mantentzea garrantzitsua da. Ohea egin baino lehenago, logela aireztatu behar da 5-10 minutu gutxienez. Gainera, urtean lau aldiz gutxienez koltxoia posizioz aldatzea gomendatzen da. Oso importantea da ere koltxoia 10 urtero aldatu behar dugu.

-          Azkenik zortzigarrena, zaldiaren zurdan ( “ crin de caballo” ), algodoian, lazoan… lo egitea ere komenigarria da deskantsurako.

Gai hau aukeratzearen arrazoia, azkenaldian ez dugula behar bezala lo egiten eta hori dela eta klasean gure errendimendua eta adi egoteko gaitasuna jaisten doa. Hau ikusita, pasa den asteburuan erabaki genuen praktikan jartzea nire ahizparekin, 15 urteko neska, gu bezala, lo egiteko arazoak zeuzkana. Nahiz eta zaila izan zen bere lo egiteko ordutegia aldatzea, azkenean lortu dugu gaueko hamarretan lotara joatea. Hau eginda hiru egunetan, eta berarekin hitz egin eta gero, aldaketak nabariak izan dira.

Aldaketa hauek, egokiak izan dira, hau da, ez dago lehen bezain nekatuta, esnatzen delako deskantsatuta. Gainera, ez da altzatzen gauan zehar eta klasean adiago egoten da. Horretaz aparte, eskola bukatu eta gero, ez du behar lokuluzka hartu. Esperu dugu ekintza berri hauek normaltasunez jarraitzea. Honen helburu nagusia, gu ondo deskantzatzea eta klaseetan errendimentu ona izatea da.

 
Janire Polo eta Andoni Gondra

2014/10/07

Juleneri elkarrizketa



Orain dela bi aste irakasle funtzioa irakasgaian lan bat egiteko esan ziguten. Lan hori, gure irakasle izan zenari elkarrizketa bat egitean datza. Guk miresten dugun irakasle bat aukeratu behar genuen eta gainera bakoitzak espezializatu nahi zuen modalitatekoa bazen hobeto. Nik gorputz heziketan espezializatu nahi dut eta hori entzutean bi irakasle etorri zitzaizkidan burua, LH eta DBH -en eman zidaten irakasleak. Baina, azkenean multikirol eman zidan irakasleari egin diot elkarrizketa, Julen du izena. 

Julenek, Gernikan lan egiten du San Fidel ikastolan. Gorputz heziketako irakaslea da DBH -en. IVEF ikasi zuen eta hemezortzi urte daramatza klaseak ematen. Dena aprobatu eta aste batera Elorrioko Txintxirri ikastolatik deitu zioten bertan lan egiteko. Julen DBH -n klaseak emateko ideiarekin joan zen bertara, baina, heldu zenean esan zioten LH eta DBH -koei eman behar ziola klasea. Hori entzutean ez zuen bere burua sei urteko umeei klasea ematen ikusten. Ea irakasle aritu zen bere lehen egunaz gogoratzen zen galdetzean, esan zidan dena oso prestatuta eraman zuela. Ze ariketa egin, ariketa bakoitza egiteko behar zuen materiala, denbora... 

Klaseak ematean gauzarik eta politena umeengandik jasotzen den feedbacka da, egia da gorputz heziketan feedback hori jasotzea beste irakasgaietan baino errazagoa dela, jolastea denoi gustatzen baitzaigu. Garrantzitsua da irakaslea ikasleei heltzea eta lehiakortasun kutsu hori kentzea, jolasten gaudenean denok gaudelako gustura nagusia zein umea izan. Aukeratu duzun jolasa egokia bada eta ikaslearengana heltzeko modua aurkitu ezkero, eurak gozatzen ikustea nahiko da.

Gogobete asko ditu irakasle izateak, baina baita frustrazioak ere. Batzuetan gauza bat aurrera eraman nahi duzu eta ez zaizu ondo ateratzen, ez zara ikaslearengana nahi duzun moduan heltzen… Momentu gogorrak ere baditu gorputz hezkuntzako irakasle izateak, norbait lesionatzean adibidez. Gaur egun kirola ona dela denek diote baina ez du matematika, ingelesa.. haina garrantzi.
Julenek, egin dituen gauza denak ikusita, zenbait gauza ez lituzke aldatuko zeren gauzak txarto egiten dituzunean da gehien ikasten duzun unea. Adibidez jolas bat planteatzen duzu zuk uste duzuna egokia dela baina, ez da ondo ateratzen. Hau gertatzean ez duzu jolas hori gehiago planteatuko edo beste era batera egiten saiatuko zara. Porrotak ere irakatsi egiten dute.

Unibertsitatean kirol asko irakasten dute, entrenamenduen planifikazioak prestatzen… baina gauza honek egoera idealetan prestatzen irakasten dute. Hogei ikaslerik onenak, beharrezko material guztia, instalakuntza hoberenak.. Baina errealitatean ez da horrela, ez duzu beharrezko materiala, instalakuntzak ez dira hoberenak… Hori ekiditeko, material gabe egin ahal diren jolasen zerrenda izatea gomendatu zidan, "plan b" gisa, arazoren bat gertatzen den unean zer egin izateko. 

Irakasle ona izateko egiten duzuna gustatu behar zaizu ikasleak azkar ikusten bai dute irasleak egiten dabilenaz disfrutatzen baduen edo ez. Interesa jarri behar da klase bat ematean. Irakaslea ez da besteak baino adimentsuagoa. Saiatu behar dena, ikasleak klasera pozik etortzea eta klasetik pozik ateratzea eta hurrengo egunean pozik etortzea. Motibazioa mantendu behar da.

Hau izan da Julenekin izandako elkarrizketa. Oso gustura egon ginen biok hitz egiten. Berak emandako aholkuak etorkizunean erabilgarriak izango direla uste dut ni irakasle ona izatea lortzeko.


Andoni Gondra