2014/11/30

Ikasturtearen aurkezpena "Goroldioak" taldearekin





Pasa den ostegunean, Janire Polo eta Andoni Gondra, Goroldioak taldeko Ion Gorrotxategi, Irene Arrondo eta Itsaso Ijurkorekin batu ginen, LH5 mailako ikasturtearen aurkezpena egiteko.

Batzar honetan, Janire, zuzendariak eta Andoni, tutoreak ikastetxeko istalakuntzak zeintzuk diren azaldu zien. Egia da, zenbait urte daramatzatela gurasoak gure ikastetxera beraien umeak ekartzen, baina egokia iruditu zitzaigun berriz azaltzea. Horretaz aparte, ikasturtean zehar ordaindu beharreko kuotetaz ere hitz egin genuen.

Hori eta gero, umeak izango dituzten ikasgaiak azaldu genien. Ordutegia erakutsi genien eta ordutegia nola antolatuta dagoen ere. Lh5. mailan, hiru irteera egingo genituela komentatu genien.

Azkenik, batzarra amaitutzat emateko, galderen tartea ireki genuen, gurasoen zalantzak argitzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina