Gaur egun hezkuntzan ez dira gauzak irakasten, irakasleek diotena ikasi behar da robotak bagina bezala. Irakasleak esandakoa ondo dago, horrela delako eta liburuetan ere horrela jartzen duelako, azalpen garbirik gabe. Klaseko denak eraman behar dugu erritmo berdina eta ikasi beharrekoa ikasi, irakasleak klasean esan bezala, gure iritzia ematen utzi gabe, kontuan hartu gabe, bakoitzak pertsona guztiz kontrakoak garela gure artean. Arazo hau datorkigu ez dakigulako ikasi eta estudiatu hitzen ezberdintasuna.
Guztiok ikasten dugu irakurtzen eta gauzak buruz ikasten (estudiatu) txikitatik hori dela hoberena esaten digute eta hala ulertzen dugu bizitza osoan, baina gure bizitzaren une batean konturatu egiten gara bizi garen ezjakintasunaz. Ikastea da hobeto legokeen aukera, denborarekin ahaztu ez dezagun bizitzan zehar IKASITAKOA, bai ikasi, hori da inportanteena. Berdin dio nola egin , garrantzi handiena duen gauza da gure bizitzan zehar aurkitzen ditugun abaguneak zehazki aukeratzea eta haietatik ikastea berriz ere. Ez dugu inoiz ez amaituko ikasten gauza batez edo besteaz ikasten dugu (familiarengandik, lagunengandik, irakasleengandik eta begibiztaz ezagutzen ditugun pertsonengandik be) .
Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
ErantzunEzabatuPost hau ikusi dut
Oharra:
Beste era bateko artikulurik ez duzue aipatzen eta ez du ematen egin duzuenik. Horrela, kanpai bakarra entzunda pentsamendu mono-tonoan pentsatuko duzue. Gehiago landu behar da.