Iraide Gomez etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Iraide Gomez etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014/11/28

Ebaluazioa "Kanpotarrekin"




Pasa den Azaroak 26 an, Tamara Fernández, Iraide Gomez eta nik, Rakel Arnaiz, hizkuntza irakaslea, tutorea eta zuzendaria izanez, gure ikasle baten gurasoekin elkartu ginen.  Ebaluaketa astea denez, gurasoz-gurasoz joan ginen 5.D mailako ikasleak nola dihoazten azaltzeko asmoarekin.

Egun horretan, Unai Perez Rodriguezen gurasoekin elkartu ginen hemen eskolan Unai nola doan konpartitzeko.

Unaiek duen arazoa ikasgaiei begira, hizkuntzak dira. Ez da batezbesteko ikaslea, baina esfortzurik gabe gainditzen ditu ia ikasgai guztiak. Zailtasunak ditu bai ingelesean, bai euskaran bai gaztelanian, eta hau pentsatzen dugu ulermen arazoren bat dela edo axolagabekeria. Baina hau ez da arazo larriena. Esfortzua jarri ezkero eta etxeko lanak egiten baditu eta aldi berean gela partikularretara joaten bada hobetuko luke. Gainera, bideoan aipatu dugun bezala, hemen, ikastetxean, irakasle amerikar bat dago, laguntza emateko prest.

Bestalde, arazo bat izan genuen Unairekin. Pasa den astean, Tamara, musika irakaslea jipoitu zuen, eta ikastetxetik ez genuenez kanporatu nahi (potentzial handiko haurra da eta), gurasoei azaldu genien, berriz errepikatzen bada horrelako gertaeraren bat, eskolatik at utziko genuela denbora zehaztugabe baterako.

Gurasoak esan ziguten beraien esku dagoen guztia egingo zutela Unaien egoera konpontzeko, bere semearentzat hoberena nahi dutelako. Ikusiko dugu, bere bilakaera kurtso osoan zehar.

2014/10/23

MOTIBAZIOA

Kontuan hartu beharreko gauzak  motibatzeko:

  • Zer da?
    • Bakoitzaren ezagutzak guztiz zukutzea.
    • Ikasgaia erakargarria egin.
    • Laguntzeko prest egotea.
    • Behar duten arreta ematea bakoitzari.
  • Nola?
    • Ume guztion erritmoa errespetatu.
    • Umearen zailtasunak aurkitu.
    • Kontuan izan ume bakoitzak duen maila eta abileziak.
    • Jarrera ona izatea.
    • Motibazio eredu berriak eta ezberdinak bilatzea.
    • Umeekin enpatizatzea bere arazoak saiatu ulertzen.
    • Garrazi egitea ekiditu.
    • Laguntza iturri desberdinak aurkitu/bilatu.
    • Ume motibatuak eta ez motibatuak bildu talde berdinetan.
  • Zergatik?
    • Adibideak bideo eta argazkien bitartez azaldu arreta biltzeko.
    • Beraien arazoak azaltzen saiatzea eta ikerketa bat egin arazo hauek konpontzeko.

  • Zertarako?
    • Ondo egiten duten gauzengatik zoriondu, pozik sentitu daitezen.

  • Noiz?
    • Konparaketak ekiditu norbaitek gauzak ondo egiten ez dituenean.

  • Non?
    • Ikasgai ezberdinetan.
    • Etxean.
    • Kalean.
    • Kiroletan.


2014/10/20

Zer irakasi dugu?


Make your own mind maps with Mindomo.







MAPA KONTZEPTALAREN AZALPENA


Irakaslearekin elkarrizketa izan eta gero, honako lau puntu hauek garatu ditugu:

1) Lehenik eta behin, hezkuntza arloa, irakasteko era desberdinei buruz egin dugu berba (testu liburuen bidez, argazki edo bideoekin...) . Irakasleak etorkizuneko atal oso inportante batean hartzen dute parte, eskola edo ikastolatan ikasleak heziz. Irakasle on bat izateak zenbait ezaugarri  biltzen ditu, haien artean, ikaslearen gauza hoberenak ateratzea.
Lanbidea gustuko izatea oso inportantea da. Motibaziorik gabe lan egin ezkero, ezinezkoa da ikaslea motibatzea.

2) Bigarrenez, irakasle-ikasle arteko harremanak jorratu ditugu: Erlazio arautu bat izatea oso garrantzitsua da harreman ona izateko. Bien arteko errespetua kontuan hartu behar da, klasea ematerakoan arreta jarri dezaten ikasleek.

3) Hirugarrenez, berdintasunari buruz egin dugu berba. Lehentasunak ezin dira egon, horrela haien arteko gatazkak gutxitzeko eta guztiek eskubide berberak dituztela barneratzeko. Irakaslea ez da ikaslea baino gehiago, esperientzia handiagoa baino ez dauka. Irakasleak ikaslearen bitartez hainbat gauza ikasi ditzake ere.

4) Azkenik, euskara gaia nabarmentzea garrantzitsua dela pentsatu dugu. Gure hezkuntza dela eta, bultzatu behar dugu eta erabilera sustatzea gure eskuetan dago. Hitz egiten ez badugu ez dugu zabalduko, beraz euskaraz ikastera gonbidatzen badugu ez dakien jendeari, gure helburua lortuko dugu, Euskal Herria gehiago euskaratzea. "Dakitenek erabiliz ez dakitenez ikasiz."



2014/10/12

05.03_31A TAMARA FERNANDEZ eta IRAIDE GOMEZ

DENBORA LIBREKO
MONITOREAK

Denbora libreko monitoreen helburua,gazteak hezi eta haien elkar harremanak hobetzea da. Gainera aktibitatearekin erlazioa duten alderdiak lantzen ditugu.
Alde batetik, talde harremanak bultzatzen ditu, eta beste alde batetik, monitoreok gure ezagutzak eta metodoak irakasten dizkiegu, garapen indibidualean eta taldekoan laguntzeko.

Pasa den urtean, Bilboko denbora libreko talde batean egon ginen, eta oso esperientzia ona izan zen. Gainera gauza berri asko ikasi genituen umeekin harremanetan egonez gero. Umeekin jolas asko egin genituen, irteerak... eta haien bitartez bestelako gauzak irakatsi genien , adibidez; kideen arteko errespetua, txandak errespetatzen, euskaraz hitz egiten, hizkera hobetzen, taldeko lanak egiten, etab.


Taldeko umeen arteko erlazioa atsegina zen, monitoreekin oso giro ona zegoen eta gainera azaltzen genuen guztia oso ondo ulertzen zuten. Berriz ere monitoreak izatea nahi genuke, eta espero dugu ahalik eta azkarren hastea izaten.


Urtearen erdian, 9 urte zituen Moummoni izeneko mutil bat heldu zen, Somaliakoa. Arazo desatsegin bat izan genuen ume honekin. Ez zekien euskaraz hitz egiten, eta Bilbon sei hilabete baino ez zeraman, beraz, erdaraz ere ez zuen oso ondo ulertzen.


Bere gurasoak guk lan egiten genuen denbora libreko taldera apuntatu zuten hizkuntza hobetzeko eta bere adineko umeekin harremanetan egoteko, hau da, gure gizartean integratzeko.


Egitekoa azaltzerakoan, bakarrik gelditzen zelaz (apur bat baztertuta gehienetan) konturatu ginen. Moummoniri galdetzerakoan zer gertatzen zitzaion, kontatu zuen zein zen bere arazoa ahal zuen heinean: ez zuen ulertzen guk azaldutakoa, hau da, jolasen bat azaltzen genuen guztietan ez zuen ezer ulertzen, beraz, ez zekien non kokatu ezta zer egin.

Arazoari aurre egiteko, soluzio bat bilatu behar genuen, baina ez genekien zer egin, eta ikerketa bat egitea interesgarria izango litzatekeela geneukan gogoan.

Lehenik eta behin etxean komentatu genuen gure gurasoekin ideiaren bat hartzeko baina ez zekiten oso ondo nola lagundu. Bat-batean, Iraide, ideia bat izan zuen, Interneten  orrialderen bat bilatzea Moummoni jolasaren bidez ikasi zezan erdaraz hitz egiten.

Ordenagailura joan, itzali, eta martxan hasi ginen. Bilaka eta bilaka, orrialde interesgarri batzuk aurkitu genituen. Non Moummoni ondo pasako zuen eta gure  hizkuntza azkar ikasi ere.

Gurasoekin hitz egitea aproposena izango zela uste genuen, beraz, haiekin kontaktuan jarri ginen eta Moummoren arazoaren konponketari buruz hitz egitera ekin genion denbora luzean. Aurkitu genituen bizpahiru orrialde eman genizkion gurasoei, eta umea ikasten zihoan bitartean,keinuekin konpontzen ginen aktibitateak azaltzen.


Teknologia berriak ditugula eta, arazoa konpontzen jakin genuen, baina aurreko batean, halako teknologia berriak ez egonez gero, beste modu batera konpondu izan beharko genukeen. Arazoak ahaleginak eginez eta pentsatuz behin eta berriro konpontzen ditugu laster.


Honekin batera ikasi genuena da, teknologia berriekin milaka gauza ikasi ahal ditugula ("online") , eta oso baliogarriak direla bizitzan zehar. Gainera, 9 urteetako umetxo bat gaitasun handia du hizkuntza asko ikasteko. Ez zen erresa izango baina lortuko zuela genekien.






2014/10/08

Susana Leonardo-ri elkarrizketa

SUSANA LEONARDO-RI ELKARRIZKETA


Pasa den astean Irakasle Funtzioko irakasleak lan berri bat egiteko eskatu zigun. Lanaren helburua, miretsitako irakasle batekin elkarrizketa bat edukitzea zen, eta gure intereseko galderak egitea.

Lana azaldu zuen momentuan beldurra izan nuen, ez nuen sinesten nire irakasle batekin beste egoera batean egotea, gainera lotsa handia ematen zidan berarengana joatea eta bere denboraren zati bat nirekin egoteko eskatzea.

Susana DBH eta Batxilergoko irakaslea da, nire ustez oso ona. Orduan beraren bila joan nintzen, eta nire sorpresarako ilusio asko egiten zion nirekin denbora pasatzea eta laguntza eskaintzea lana egiteko.

Berrogeita hamar minutu inguru egon ginen hizketan, ez zen isilune bat ere ez egon, galdera guztien erantzunak oso interesgarriak ziren, inoiz baino adiago egon nintzen, kontatzen zidan guztia ikaragarri iruditzen zitzaidan. 
Alde batetik, gehien harritu zitzaidan gauza bat izan zen egoera txar bat deskribatzen hasi zenean, bere klaseko ikasle bateri "ataque epilectico" bat eman zion klase erdian. Hain forma hurbilean kontatzen zidan, diruditzen zitzaidan momentu horretan ni egon nintzela. 
Beste alde batetik, aprobetxatu nuen beste motatako galdera batzuk egiteko, sekretuzko galderak, betidanik izan ditudan galderak egiteko, adibidez, ikasle maiteen bat izaten duen. 

Azkenean, oso aldi ona izan genuen, inoiz ez espero nuena, nire irakasle batekin horrelako harremana izatea. Berriro ere egingo nukeen lana da, irakasleekin erlazionatzeko beste egoera bat ikus daiteke eta gainera zure intereseko gauzak galdetzeko aukera daukazu.


Iraide Gomez Aranda

2014/10/05

Debekatutako hezkuntza - Talde kritika





Gaur egun hezkuntzan ez dira gauzak irakasten, irakasleek diotena ikasi behar da robotak bagina bezala. Irakasleak esandakoa ondo dago, horrela delako eta liburuetan ere horrela jartzen duelako, azalpen garbirik gabe. Klaseko denak eraman behar dugu erritmo berdina eta ikasi beharrekoa ikasi, irakasleak klasean esan bezala, gure iritzia ematen utzi gabe, kontuan hartu gabe, bakoitzak pertsona guztiz kontrakoak garela gure artean. Arazo hau datorkigu ez dakigulako ikasi eta estudiatu hitzen ezberdintasuna.


Guztiok ikasten dugu irakurtzen eta gauzak buruz ikasten (estudiatu) txikitatik hori dela hoberena esaten digute eta hala ulertzen dugu bizitza osoan, baina gure bizitzaren une batean konturatu egiten gara bizi garen ezjakintasunaz. Ikastea da hobeto legokeen aukera, denborarekin ahaztu ez dezagun bizitzan zehar IKASITAKOA, bai ikasi, hori da inportanteena. Berdin dio nola egin , garrantzi handiena duen gauza da gure bizitzan zehar aurkitzen ditugun abaguneak zehazki aukeratzea eta haietatik ikastea berriz ere. Ez dugu inoiz ez amaituko ikasten gauza batez edo besteaz ikasten dugu (familiarengandik, lagunengandik, irakasleengandik eta begibiztaz ezagutzen ditugun pertsonengandik be) .

Makinak edo errobotak izatea nahi dute goikoek, guk ez molestatzeko eta gure sentimenduak eta iritziak inoiz ez trasmititzeko.