Tamara Fernandez etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Tamara Fernandez etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014/11/28

Ebaluazioa "Kanpotarrekin"




Pasa den Azaroak 26 an, Tamara Fernández, Iraide Gomez eta nik, Rakel Arnaiz, hizkuntza irakaslea, tutorea eta zuzendaria izanez, gure ikasle baten gurasoekin elkartu ginen.  Ebaluaketa astea denez, gurasoz-gurasoz joan ginen 5.D mailako ikasleak nola dihoazten azaltzeko asmoarekin.

Egun horretan, Unai Perez Rodriguezen gurasoekin elkartu ginen hemen eskolan Unai nola doan konpartitzeko.

Unaiek duen arazoa ikasgaiei begira, hizkuntzak dira. Ez da batezbesteko ikaslea, baina esfortzurik gabe gainditzen ditu ia ikasgai guztiak. Zailtasunak ditu bai ingelesean, bai euskaran bai gaztelanian, eta hau pentsatzen dugu ulermen arazoren bat dela edo axolagabekeria. Baina hau ez da arazo larriena. Esfortzua jarri ezkero eta etxeko lanak egiten baditu eta aldi berean gela partikularretara joaten bada hobetuko luke. Gainera, bideoan aipatu dugun bezala, hemen, ikastetxean, irakasle amerikar bat dago, laguntza emateko prest.

Bestalde, arazo bat izan genuen Unairekin. Pasa den astean, Tamara, musika irakaslea jipoitu zuen, eta ikastetxetik ez genuenez kanporatu nahi (potentzial handiko haurra da eta), gurasoei azaldu genien, berriz errepikatzen bada horrelako gertaeraren bat, eskolatik at utziko genuela denbora zehaztugabe baterako.

Gurasoak esan ziguten beraien esku dagoen guztia egingo zutela Unaien egoera konpontzeko, bere semearentzat hoberena nahi dutelako. Ikusiko dugu, bere bilakaera kurtso osoan zehar.

2014/10/23

MOTIBAZIOA

Kontuan hartu beharreko gauzak  motibatzeko:

  • Zer da?
    • Bakoitzaren ezagutzak guztiz zukutzea.
    • Ikasgaia erakargarria egin.
    • Laguntzeko prest egotea.
    • Behar duten arreta ematea bakoitzari.
  • Nola?
    • Ume guztion erritmoa errespetatu.
    • Umearen zailtasunak aurkitu.
    • Kontuan izan ume bakoitzak duen maila eta abileziak.
    • Jarrera ona izatea.
    • Motibazio eredu berriak eta ezberdinak bilatzea.
    • Umeekin enpatizatzea bere arazoak saiatu ulertzen.
    • Garrazi egitea ekiditu.
    • Laguntza iturri desberdinak aurkitu/bilatu.
    • Ume motibatuak eta ez motibatuak bildu talde berdinetan.
  • Zergatik?
    • Adibideak bideo eta argazkien bitartez azaldu arreta biltzeko.
    • Beraien arazoak azaltzen saiatzea eta ikerketa bat egin arazo hauek konpontzeko.

  • Zertarako?
    • Ondo egiten duten gauzengatik zoriondu, pozik sentitu daitezen.

  • Noiz?
    • Konparaketak ekiditu norbaitek gauzak ondo egiten ez dituenean.

  • Non?
    • Ikasgai ezberdinetan.
    • Etxean.
    • Kalean.
    • Kiroletan.


2014/10/20

Zer irakasi dugu?


Make your own mind maps with Mindomo.







MAPA KONTZEPTALAREN AZALPENA


Irakaslearekin elkarrizketa izan eta gero, honako lau puntu hauek garatu ditugu:

1) Lehenik eta behin, hezkuntza arloa, irakasteko era desberdinei buruz egin dugu berba (testu liburuen bidez, argazki edo bideoekin...) . Irakasleak etorkizuneko atal oso inportante batean hartzen dute parte, eskola edo ikastolatan ikasleak heziz. Irakasle on bat izateak zenbait ezaugarri  biltzen ditu, haien artean, ikaslearen gauza hoberenak ateratzea.
Lanbidea gustuko izatea oso inportantea da. Motibaziorik gabe lan egin ezkero, ezinezkoa da ikaslea motibatzea.

2) Bigarrenez, irakasle-ikasle arteko harremanak jorratu ditugu: Erlazio arautu bat izatea oso garrantzitsua da harreman ona izateko. Bien arteko errespetua kontuan hartu behar da, klasea ematerakoan arreta jarri dezaten ikasleek.

3) Hirugarrenez, berdintasunari buruz egin dugu berba. Lehentasunak ezin dira egon, horrela haien arteko gatazkak gutxitzeko eta guztiek eskubide berberak dituztela barneratzeko. Irakaslea ez da ikaslea baino gehiago, esperientzia handiagoa baino ez dauka. Irakasleak ikaslearen bitartez hainbat gauza ikasi ditzake ere.

4) Azkenik, euskara gaia nabarmentzea garrantzitsua dela pentsatu dugu. Gure hezkuntza dela eta, bultzatu behar dugu eta erabilera sustatzea gure eskuetan dago. Hitz egiten ez badugu ez dugu zabalduko, beraz euskaraz ikastera gonbidatzen badugu ez dakien jendeari, gure helburua lortuko dugu, Euskal Herria gehiago euskaratzea. "Dakitenek erabiliz ez dakitenez ikasiz."



2014/10/12

05.03_31A TAMARA FERNANDEZ eta IRAIDE GOMEZ

DENBORA LIBREKO
MONITOREAK

Denbora libreko monitoreen helburua,gazteak hezi eta haien elkar harremanak hobetzea da. Gainera aktibitatearekin erlazioa duten alderdiak lantzen ditugu.
Alde batetik, talde harremanak bultzatzen ditu, eta beste alde batetik, monitoreok gure ezagutzak eta metodoak irakasten dizkiegu, garapen indibidualean eta taldekoan laguntzeko.

Pasa den urtean, Bilboko denbora libreko talde batean egon ginen, eta oso esperientzia ona izan zen. Gainera gauza berri asko ikasi genituen umeekin harremanetan egonez gero. Umeekin jolas asko egin genituen, irteerak... eta haien bitartez bestelako gauzak irakatsi genien , adibidez; kideen arteko errespetua, txandak errespetatzen, euskaraz hitz egiten, hizkera hobetzen, taldeko lanak egiten, etab.


Taldeko umeen arteko erlazioa atsegina zen, monitoreekin oso giro ona zegoen eta gainera azaltzen genuen guztia oso ondo ulertzen zuten. Berriz ere monitoreak izatea nahi genuke, eta espero dugu ahalik eta azkarren hastea izaten.


Urtearen erdian, 9 urte zituen Moummoni izeneko mutil bat heldu zen, Somaliakoa. Arazo desatsegin bat izan genuen ume honekin. Ez zekien euskaraz hitz egiten, eta Bilbon sei hilabete baino ez zeraman, beraz, erdaraz ere ez zuen oso ondo ulertzen.


Bere gurasoak guk lan egiten genuen denbora libreko taldera apuntatu zuten hizkuntza hobetzeko eta bere adineko umeekin harremanetan egoteko, hau da, gure gizartean integratzeko.


Egitekoa azaltzerakoan, bakarrik gelditzen zelaz (apur bat baztertuta gehienetan) konturatu ginen. Moummoniri galdetzerakoan zer gertatzen zitzaion, kontatu zuen zein zen bere arazoa ahal zuen heinean: ez zuen ulertzen guk azaldutakoa, hau da, jolasen bat azaltzen genuen guztietan ez zuen ezer ulertzen, beraz, ez zekien non kokatu ezta zer egin.

Arazoari aurre egiteko, soluzio bat bilatu behar genuen, baina ez genekien zer egin, eta ikerketa bat egitea interesgarria izango litzatekeela geneukan gogoan.

Lehenik eta behin etxean komentatu genuen gure gurasoekin ideiaren bat hartzeko baina ez zekiten oso ondo nola lagundu. Bat-batean, Iraide, ideia bat izan zuen, Interneten  orrialderen bat bilatzea Moummoni jolasaren bidez ikasi zezan erdaraz hitz egiten.

Ordenagailura joan, itzali, eta martxan hasi ginen. Bilaka eta bilaka, orrialde interesgarri batzuk aurkitu genituen. Non Moummoni ondo pasako zuen eta gure  hizkuntza azkar ikasi ere.

Gurasoekin hitz egitea aproposena izango zela uste genuen, beraz, haiekin kontaktuan jarri ginen eta Moummoren arazoaren konponketari buruz hitz egitera ekin genion denbora luzean. Aurkitu genituen bizpahiru orrialde eman genizkion gurasoei, eta umea ikasten zihoan bitartean,keinuekin konpontzen ginen aktibitateak azaltzen.


Teknologia berriak ditugula eta, arazoa konpontzen jakin genuen, baina aurreko batean, halako teknologia berriak ez egonez gero, beste modu batera konpondu izan beharko genukeen. Arazoak ahaleginak eginez eta pentsatuz behin eta berriro konpontzen ditugu laster.


Honekin batera ikasi genuena da, teknologia berriekin milaka gauza ikasi ahal ditugula ("online") , eta oso baliogarriak direla bizitzan zehar. Gainera, 9 urteetako umetxo bat gaitasun handia du hizkuntza asko ikasteko. Ez zen erresa izango baina lortuko zuela genekien.






2014/10/07

Maricarmeni elkarrizketa

Maricarmen Costoyari Elkarrizketa


Irakasle Funtzioa izena duen ikasgaian, duela bi aste banaka egiteko lan bat bidali zuen Juan Abasolok. Lana, gure bokazioa ezagutzeaz eta beste irakasle batenganako aholku batzuk hartzean oinarritzen zen. Hau lortzeko, miresten dugun irakasle batekin elkarrizketa bat izan behar genuen.

Nik Maricarmen Costoya izeneko irakasle bati egitea erabaki nuen. Klase partikularrak eman zizkidan irakaslea da. Bere lan egiteko modua kritikatzen duten pertsona batzuk ezagutzen ditut,ezinezkoa da guztion gustukoa izatea. Oso irakasle interesgarria dela uste dut, eta gainera bere lanari erabat lotzen dela.

Maricarmen, nire auzoan bizi da (Monte Caramelo-n, Bilbo),eta Ostegunean bere etxetik pasatu nintzen. Nire lanaren protagonista izatea proposatu nion. Berak, txundituta, baietz esan zuen. Lanari buruz hitz egiten geundela, Ostiralean auzoko kafetegian geratzeko egin genuen berba.

3.mailako umeekin egiten du lan, Gizarte Zientziak arloan. Elkarrizketa aurrera zihoan bitartean, datu bat ezta ere ez nuen galtzen, erantzun guztiak ziren nire interesekoak.
Hezkuntza gaiaren inguruan zenbait galdera egin nizkion eta zehazki erantzun zituen guztiak. Arreta handia ipini nuen esandako esaldi batean non bere iritzia adierazten du hitz oso polit eta sakonekin: “Hezkuntza, etorkizuneko giltza eta mundua eraldatzeko tresna emankorra izan daiteke”. Ados nago bere iritziarekin eta erantzun hau entzunda beste galdera bat egin nion, etorkizunari begira. Orduan, LOMCEa sartu zuen elkarrizketan eta eskubideei buruz hitz egiten hasi ginen, nire begiak pixka bat gehiago irekitzea lortu zuen.

Gero, irakasle onari  buruz egin genuen berba. Oso pozik ipini nintzen horri buruz esan zituen gauza batzuekin, uste dudalako eskaintzen zituen gauza batzuk irakasle on bat izateko nik banituela (umeekin egiteko gogo bizia, pazientzia, bizipoza,ausardia) . Beste batzuk ez nituen, noski, baina uste dut denborarekin lortuko ditudala (nik baino hobeagoak direnengan ikasiz) . Honi buruz asko gustatu zitzaidan erantzun bat hau izan zen: “Ez dut uste ezberdina naizenik beste batzuekin konparatuz,denok arreta handia, malgutasuna,denbora eta taldean lan egiteko gogoa ipintzen dugu…”

Garatutako  beste arlo inportante bat izan zen “Zergatik irakaskuntza” izan zen bere erabakia . Maricarmenek dio betidanik ikusi duela bere burua hezkuntza munduan, eta gaur egun ez duela ezer ez aldatu nahi. Eroso dago erabaki zuen bidearekin umeekin gustura dagoelako eta bere pertsona garatzen lagundu diolako hezkuntza munduan lan egiteak. Hamahiru urte daramatza irakaskuntzan, eta eskoletan lan egiteaz aparte zenbait lan egin ditu (klase partikularrak eman, bi ume txiki zaindu, GIZARTE-SEGURANTZA izeneko elkarte batean … ).

Denok plus bat eman dezakegula hezkuntzan esan zidan Maricarmen (ikasleok, irakasleok, familiak … ), eta ados nago berarekin, guztion artean hezkuntza hobetzea lor dezakegu. Bere motibazioa lanean hori da, jakitea egunero plus bat lor dezakeela guztion artean lan egitea lortzen badu.

Hezkuntza emozionala ez dela lantzen dio Maricarmen unibertsitatera ahilegatu baino lehen, eta oso arlo inportantea dela uste du. Erantzun horrekin pentsatzea eragin dit eta egia da hori inoiz ez dugula lantzen eta gure bizitzako parterik inportanteenetakoa da.



Elkarrizketarekin amaitzeko, euskarari buruz galdetu nion. Euskararen inportantziari eta eboluzioari buruz zehazki. Josean Artzeren esaldi bat zeukan buruan, zeinean esaten zuen “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik”. Gogoan izateko esaldi bat dela uste dut.


Honekin batera, elkarrizketari buruzko iruzkina amitutzat emango dut. Oso atsegina izan da lan hau egiteak.


TAMARA FERNANDEZ.

2014/10/05

Debekatutako hezkuntza - Talde kritika





Gaur egun hezkuntzan ez dira gauzak irakasten, irakasleek diotena ikasi behar da robotak bagina bezala. Irakasleak esandakoa ondo dago, horrela delako eta liburuetan ere horrela jartzen duelako, azalpen garbirik gabe. Klaseko denak eraman behar dugu erritmo berdina eta ikasi beharrekoa ikasi, irakasleak klasean esan bezala, gure iritzia ematen utzi gabe, kontuan hartu gabe, bakoitzak pertsona guztiz kontrakoak garela gure artean. Arazo hau datorkigu ez dakigulako ikasi eta estudiatu hitzen ezberdintasuna.


Guztiok ikasten dugu irakurtzen eta gauzak buruz ikasten (estudiatu) txikitatik hori dela hoberena esaten digute eta hala ulertzen dugu bizitza osoan, baina gure bizitzaren une batean konturatu egiten gara bizi garen ezjakintasunaz. Ikastea da hobeto legokeen aukera, denborarekin ahaztu ez dezagun bizitzan zehar IKASITAKOA, bai ikasi, hori da inportanteena. Berdin dio nola egin , garrantzi handiena duen gauza da gure bizitzan zehar aurkitzen ditugun abaguneak zehazki aukeratzea eta haietatik ikastea berriz ere. Ez dugu inoiz ez amaituko ikasten gauza batez edo besteaz ikasten dugu (familiarengandik, lagunengandik, irakasleengandik eta begibiztaz ezagutzen ditugun pertsonengandik be) .

Makinak edo errobotak izatea nahi dute goikoek, guk ez molestatzeko eta gure sentimenduak eta iritziak inoiz ez trasmititzeko.