Pasa den astean, Irakasle Funtzioko irakasleak miresten dugun irakasle bati elkarrizketa bat egitea proposatu zigun klasekideei. Niri burura etorri zitzaidana, lehen hezkuntzan (Angel Ganiveten) izan nuen musika irakaslea izan zen, Charo. Berarekin hitz egin bezain laster, baietz esan zidan, zoragarria iruditzen baitzitzaion.
Pasa den larunbatean, kafe bat hartuz, elkarrizketari ekin genion. Denbora murriztua geneukan (bera lanpetuta baitzegoen) eta nahi nuen guztia ezin izan nion galdetu…
Pasa den larunbatean, kafe bat hartuz, elkarrizketari ekin genion. Denbora murriztua geneukan (bera lanpetuta baitzegoen) eta nahi nuen guztia ezin izan nion galdetu…
Charok esan zidan lehenengo gauza, Magisteritza egitea (gainera hemen bertan, Gasteizen) bokaziozkoa izan zela. Berak, lehen zegoen magisteritza-ingeles filologia karrera hasi zuen, baina bigarren urtean, musika zela bere benetako bokazioa konturatu zen, eta musika ikastera joan zen hainbat lekutara, Hungriara Kodaly metodoa ikastera esate baterako. (Irakur ezazue hau, oso gustuko dudan pentsaera modua da: sakatu hemen ).
Musika Pedagogia eta Psikomotrizitatea ikasi zuen ere. Gaur egun, Gasteizko Luis Aranburu musika eskolan lan egiten omen du 4 eta 8 urte bitarteko haurrekin.
Musika Pedagogia eta Psikomotrizitatea ikasi zuen ere. Gaur egun, Gasteizko Luis Aranburu musika eskolan lan egiten omen du 4 eta 8 urte bitarteko haurrekin.
Bere historiala kontatu eta gero, bere irakasle bizitzan hasi ginen sakontzen. Guztiz harritu ninduena, Charok momentu txarrik inoiz ez zuela izan irakaslea izaten izan zen. Baina bai momentu ez hain onak, batez ere bizitzan zehar izan duen lankide batzuekin, “TĂș te implicas mucho” bezalako esaldiak esaten baitzioten… (Hor primeran ikusten da nire ustez bokazioa…). Berarentzat umeak bere lanaren gauzarik garrantzitsuenetarikoak da, baina badirudi beste irakasle batzuentzat hau ez dela horrela.
Bere lanaren gauzarik onena galdetzerakoan , duda izpirik gabe, erantzun zidan: UMEAK.
Bere lanaren gauzarik onena galdetzerakoan , duda izpirik gabe, erantzun zidan: UMEAK.
Berarentzat arazoak edo zailtasunak dituzten ikasleak, kurtso bukaeran arazo hauek gainditu ahal izatea da bere saria. Baina bere beldurrik handiena porrota da. Bizitzan ikasleak galtzea eta porrot egitea…
Zer aldatuko zuela bere karrerataz galdetzerakoan, bakarrik gauza bat esan zidan: Musika Magistaritza egotea. Bere urtean hasi ziren zera eskatzen. Oso oroipen onak ditu bere ikaskeetateik. Esate baterako Mari Jose Intxausti aipatu zidan, Psikologia irakasten zuela eta unibertsitate urteetan zehar hainbat aholku eman ziola: “Ume baten izateko era nekarazten bazaizu, zure arazoa da, ez umearena”.
Psikologo batek beste aholku on bat eman zion (buruari bueltak ematen egon naiz asteburu osoa honekin) “Hezitzaile on batek, bizitzak salba ditzake”. Zeren ikasle bati egiten edo transmititzen diogun guztia umea denenan, etorkizunean, onerako edo txarrerako, bizitza osorako markatzen du .
Charo joan baino lehen, buruan betirako geratuko zaidan esaldi bat esan zidan:
“Irakasle on batek, ume bakoitzaren trebetasun onenak ateratzeko ahalmena duena da.”
“Irakasle on batek, ume bakoitzaren trebetasun onenak ateratzeko ahalmena duena da.”
Raquel Arnaiz Porras