musika hezkuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
musika hezkuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014/10/13

05.03_31A_Rakel-Arnaiz-Porras

 Kodaly metodoa


                Musika hezkuntza ikastoletan garrantzia galtzen ari du . Musika, arlo garrantzitsu bat da, batez ere umeen emozioak eta pentsamenduak kanporatzeko. Zoltan Kodaly, XX. mendeko musikagile eta pedagogoa, metodo bat burutu zuen musika irakasteko eta ikasleek hobeto ulertu dezaten, zeren teoria gehienetan, ikasleek ez zuten ez ulertu ezta menperatu ere..

                Kodaly metodoa,metodo osoteknikoada. Bereplanteamendua, umeei,eraaskoz ludikoago batean irakastea zen. Entonazioa eta afinazioa abesteko garrantzi ikaragarria zuen eta. 

               Beheko marrazkian ikusten den bezala, hainbat keinu erakutsiz gero, ikasleek, musika eskala ikasten zuten. Buruz jakiten zuten askoz arinago, era honetan, nota bat ikusi bezain laster, zein den jakin zezaten (baina bakarrik DO’etaLA eskalatan).Alteraziogabeko eskalak ziren beti, hau da, bemol edo sostenitu gabekoak. Hori ikasi eta gero,umeek automatikoki abestu
zezaten pentagrama errazak, batez ere herrialde bakoitzeko abesti folklorikoak. 

                 Baina metodo honek,akats asko ditu.Ikasleek liburuetatik ikasi beharzutenhau musikaklaseetan. Ikasleguztiak,erritmo berdina eraman behar zuten ikasteko,bestela metodotik kanpo geratzen ziren.Ez zuten psikomotrizitaterik lantzen, etagainera klase guztiak finkatutak zeuden. Hau da, kurtsoa 36 klase baldin bazeukan, egun bakoitzan, klase bat emango da. Norbaitek ez bazuen ulertzen, edo ez bazuen joaten edozein arrazoiengatik, galdukotzat emango luketen. Klaseetan, ez ziren audizioak lantzen, hau da, entzumena ez baitzen lantzen. 


             Kodali metodoa kontserbatorioetan lantzen da batez ere, eta ez du ematen ikaasleari adierazteko aukerarik ez dio ematen... Nire ikuspuntutik, musika, pertsona bakoitzak adierazteko era bat izan behar luke. Nire musika irakaslea, Charo, gurekin, beheko irudian dauden keinuekin, lagundu zigun musika eskalak hobeto ulertzen. Eskuen bitartez egindako keinuekin, askoz hobeto abestea lortu zuen (6 urte genituen...) eta hori, Kodaly metodoaren parte da.

 Rakel Arnaiz Porras

2014/10/05

Charo Polentinos-i elkarrizketa.

Pasa den astean, Irakasle Funtzioko irakasleak miresten dugun irakasle bati elkarrizketa bat egitea proposatu zigun klasekideei.  Niri burura etorri zitzaidana, lehen hezkuntzan (Angel Ganiveten) izan nuen musika irakaslea izan zen, Charo. Berarekin hitz egin bezain laster, baietz esan zidan, zoragarria iruditzen baitzitzaion.

Pasa den larunbatean, kafe bat hartuz, elkarrizketari ekin genion. Denbora murriztua geneukan (bera lanpetuta baitzegoen) eta nahi nuen guztia ezin izan nion galdetu…


Charok esan zidan lehenengo gauza, Magisteritza egitea (gainera hemen bertan, Gasteizen) bokaziozkoa izan zela. Berak, lehen zegoen magisteritza-ingeles filologia karrera hasi zuen, baina bigarren urtean, musika zela bere benetako bokazioa konturatu zen, eta musika ikastera joan zen hainbat lekutara, Hungriara Kodaly metodoa ikastera esate baterako. (Irakur ezazue hau, oso gustuko dudan pentsaera modua da: sakatu hemen ).

Musika Pedagogia eta Psikomotrizitatea ikasi zuen ere. Gaur egun, Gasteizko Luis Aranburu musika eskolan lan egiten omen du 4 eta 8 urte bitarteko haurrekin.


Bere historiala kontatu eta gero, bere irakasle bizitzan hasi ginen sakontzen. Guztiz harritu ninduena, Charok momentu txarrik inoiz ez zuela izan  irakaslea izaten izan zen. Baina bai momentu ez hain onak, batez ere bizitzan zehar izan duen lankide batzuekin, “TĂș te implicas mucho” bezalako esaldiak esaten baitzioten… (Hor primeran ikusten da nire ustez bokazioa…). Berarentzat umeak bere lanaren gauzarik garrantzitsuenetarikoak da, baina badirudi beste irakasle batzuentzat hau ez dela horrela.

Bere lanaren gauzarik onena galdetzerakoan , duda izpirik gabe, erantzun zidan: UMEAK.

Berarentzat arazoak edo zailtasunak dituzten ikasleak, kurtso bukaeran arazo hauek gainditu ahal izatea da bere saria. Baina bere beldurrik handiena porrota da. Bizitzan ikasleak galtzea eta porrot egitea…


Zer aldatuko zuela bere karrerataz galdetzerakoan, bakarrik gauza bat esan zidan: Musika Magistaritza egotea. Bere urtean hasi ziren zera eskatzen. Oso oroipen onak ditu bere ikaskeetateik. Esate baterako Mari Jose Intxausti aipatu zidan, Psikologia irakasten zuela eta unibertsitate urteetan zehar hainbat aholku eman ziola: “Ume baten izateko era nekarazten bazaizu, zure arazoa da, ez umearena”.


Psikologo batek beste aholku on bat eman zion (buruari bueltak ematen egon naiz asteburu osoa honekin) “Hezitzaile on batek, bizitzak salba ditzake”. Zeren ikasle bati egiten edo transmititzen diogun guztia umea denenan, etorkizunean, onerako edo txarrerako, bizitza osorako markatzen du .


Charo joan baino lehen, buruan betirako geratuko zaidan esaldi bat esan zidan:
“Irakasle on batek, ume bakoitzaren trebetasun onenak ateratzeko ahalmena duena da.”


Raquel Arnaiz Porras